XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Autoak muino bat igo zuen, hura inguratu eta bestaldetik jaitsi zen gero.

Behera iristean aurrekaldera okertu eta txoferrari besoan ukitu zion Gorkanek.

- Mesedez, une batez geldituko al zinateke? Norbait hartu behar dugu hemen.

Julenek eta Anek harriturik begiratu zioten Gorkaneri.

Txoferrak ere, harriturik, gelditu zuen autoa poliki-poliki.

Gorkanek atea ireki eta txistu handi bat jo zuen.

Bide ondotik tximista bezain laster zerbaitek irten zuen eta autora salto egin zuen.

Tim zen! Guztiak miazkatu, guztien oinak zapaldu eta hunkiturik *hunkitu: emozionatu eta alai zegoela adierazten zuten zaunka txikiak egiten zituen.

- Ongi da - esan zuen txoferrak zalantzaz -.

- Neskato, ez dakit zakurra eramaten uzten dizuten.

- Zure aitak ez zidan honetaz ezer esan.

- Ongi da - erantzun zuen Gorkanek pozaren pozez piperra baino gorriago -. Oso ongi. Ez zaitez kezkatu. Abia zintezke.

- Tximu bat haiz!- oihukatu zuen Julenek Gorkanerekin erdi haserreturik eta Tim beraiekin edukitzeaz erdi alai -.

- Ez al dakin Lenoir jaunak etxera bidaliko duela?.

- Bai? Ba ni ere berarekin itzuli beharko naitik - erantzun zion Gorkanek desafio modura -.

- Dena den, Tim gure artean diagu eta denok batera gaudek, hau duk garrantzizkoena.

- Bai, hau zoragarria dun - komentatu zuen Anek, haseran Gorkaneri eta gero Timi bultzada bat emanez -.

- Niri ere ez zitzaidanan gustatu Tim gabe joatea.

- Kontrabandistaren muinorantz! Hemen abenturarik gerta ote dakigukeen pentsatzen ari nauk - esan zuen Gorkanek autoak bideari birrekin zionean.